Gaur egun gero eta pertsona gehiagok aurrez prestatutako janaria aukeratzen du sukaldean aritu beharrean. Pixkana geroz eta gehiago ari gara mediterraniar elikaduratik aldentzen eta gure jateko era txarrera aldatzen. Europan eginiko ikerketa ezberdinek, sukaldean aritzea osasunarentzat garrantzitsua dela erakusten dute.

Zergatik da garrantzitsua sukaldean aritzea?

Sukaldean aritzen direnek era egokiago batean jasotzen dituzte egunean beharrezkoak diren bitaminak bezalako hainbat nutriente elikadura egokiago bat baitute. Era berean, pertsona hauen kasuan handiagoa da oinarrizko elikagaien kontsumoa.

Sukaldean ez dakiten pertsonek, beste elikagai garrantzitsuen artean, fruta eta barazki gutxiago kontsumitzeko joera dute.

Umeek beren gurasoen elikadura joerak imitatzen dituzte normalean helduak direnean; honek esan nahi du, osasuntsu jaten eta sukaldean aritzen ikasten dutenek, hala egingo dutela helduak izaten direnean ere.

Aurrez eginiko edo prestaturiko elikagaiak kontsumitzen dituztenek edota etxetik kanpo jaten dutenek koipe kontsumo handiago bat dute eta, batez ere, koipe aseena. Bestalde, kasu hauetan askoz murritzagoa da zuntz, bitamina eta mineral kontsumoa eta honek osasun arazoak ekar ditzake.