Noemí Rivera Sevilla

– Arto irina
– Ura
– Gatz pixka bat
– Idiazabalgo gazta

Arto irina katilu handi batean jarri (nahi adina) gatz apur batekin eta ura berotu zali batean. Irinari erdian zulotxo bat egin sumendi baten antzera eta ur beroa isuriz joango gara pixkanaka-pixkanaka (ez dago neurririk, geuk ikusi beharko dugu). Aldi berean, oratuz joango gara masa trinko eta leuna sortu eta eskuetara itsatsita geratzen ez zaigun arte. Ordu erdiz pausatzen utzi trapu batez estalita.

Orduan, bolatxo txikiak egin eta irineztatutako egurrezko taula baten gainean taloei forma ematen hasiko diegu. Eskuak eta bolak ere irineztatu eta kolpetxo txiki eta jarraiak eman forma eta lodiera egokia lortu arte. Ez da erraza, orea erraz pitzatzen da eta. Gero eta finago, orduan eta hobeto.

Zartagin lau bat edo plantxa bat berotu eta taloak bertan ipini, buelta eta buelta. Amaitzeko, gazta zati fin batzuk moztu, talo beroan jarri eta erditik tolestu. Listo, on egin!