OIHAN TXIKI KOOP. KOMUNIKATUA 2018-02-07

Kontsumitzaleei adiera eman nahi diegu Oihan Txiki kooperatibak ardi gazta gordinarekin ekoitzitako pasta biguneko gazta sorta guztiak merkatutik erretiratu direla. Merkatutik kendu diren produktuak Aiako Oihan Txikiren plantan egiten dira: Gutizia, ardi esne gordinarekin egindako gazta; Txuria, ardi esne gordinarekin egindako pasta biguneko gazta; eta Beltza, ardi esne gordinarekin egindako gazta zilindroa. Oihan Txikik, Orexan, urtetan zehar egin dituen beste gazta guztiak, Idiazabal jatorri deitura dutenak tareko, inolako arazorik gabe kontsumitu daitezke.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin hartutako neurria da honakoa eta jada merkatutik kanpo daude aipatutako gazta guztiak. Espainiako Kontsumorako, Elikadura Segurtasunerako eta Nutriziorako Agentziak, Madrilen gertatutako meningitis kasu baten berri eman ostean hartu da erabakia. Listeria monocytogenes bakterioagatik gertatu da, ardi esne gordinarekin egindako gaztaren kontsumoarekin lotuta dagoen intoxikazioa batengatik.

Oihan Txiki osatzen dugun guztiok asko sentitzen dugu gertatutakoa eta gure ardura erakutsi nahi diogu kutsatutako pertsonari.

Oihan Txikik banatzaile guztiei bidalitako produktu horien sortak identifikatu ditu, banaketak gelditzeko eta gazta horien laginak hartu ditu azterketarako. Era berean, osasun saileko arduradunei kasuaren berri eman zaie, beharrezko informe eta analitika guztiekin batera.

Ildo horretatik, Oihan Txiki kooperatiba Osasun Sailarekin elkarlanean ari da industriaprozesuaren eta kalitate-kontrolen inguruko informazio guztia bere esku jartzeko. Era berean eta erantzukizun guztia aintzat hartuta, adituek bakteria honen inguruan esaten dutena helarazi nahi dizuegu. Salbuespenezko intoxikazio moduan deskribatzen dute eta gutxitan eragiten dituela gastroenteritisa baino arazo larriagoak. Hori esanda, ordea, eta Osasun Sailak aholkatu duen moduan, prebentzio neurri gisa kontsumitzaileei eskatu nahi diegu, aipatutako produktuak, ez kontsumitzeko, eta kontsumitu baldin badituzte eta ez-ohiko sintomak sentitzen badituzte osasun-zentrora joateko.

Aurrerantzean ere Osasun Saileko arduradunekin elkarlanean jarraituko dugu produktu hauen
eta gure produktu guztien kalitatea zaintzeko, eta zentzu horretan, konpromisoa hartzen dugu
geroz eta kontrol zorrotzagoak ezartzeko gure kontsumitzaileen segurtasuna bermatzeko.

Kasu honi buruzko argibideak:

  • Gazta onduetan ez da ematen. Esne gordinekin egindako gazta freskoetan egon daiteke hezetasunarengatik. 60 egunetara arte ontzen den gaztak jada ez dauka inolako arriskurik. 
  • Ezohiko gertaera da. Salbuespeneko kasua izan da Madrilekoa. 
  • Gazta hauek denak merkatutik erretiratura daude.

Informazio gehiagorako: Tel. 943 78 22 14

E-maila: oihantxiki@oihantxiki.com

 


 

 

COMUNICADO DE OIHAN TXIKI KOOP. 08-02-2018


Informamos a los consumidores que se han retirado de los canales todos los lotes de queso de leche cruda de oveja de pasta blanda producido por la cooperativa Oihan Txiki. En concreto, los lotes retirados pertenecen a los productos producidos por Oihan Txiki en su planta de Aia: Gutizia , queso de leche cruda de oveja; Txuria , queso de pasta blanda de leche cruda de oveja; y Beltza, queso láctico-rulo de leche cruda de oveja. Los quesos fabricados por Oihan Txiki en Orexa, entre ellos los de Idiazabal, no hay ningún problema para su consumo.

La retirada de los lotes ha sido decidida en coordinación con el Departamento de Salud del Gobierno Vasco y todos los quesos mencionados se encuentran fuera del mercado. La medida ha sido adoptada después de que la Agencia Española de Consumo, Seguridad Alimentaria y Nutrición (Aecosan) ha declarado la existencia de una infección por meningitis en la Comunidad de Madrid debido a una intoxicación por la bacteria Listeria monocytogenes asociada al consumo de un queso de leche cruda de oveja.

Las personas que forman parte de Oihan Txiki lamentamos profundamente lo que sucedió y mostramos nuestra preocupación por la persona afectada.

Oihan Txiki ha identificado las partes enviadas a los distribuidores para su inmovilización y ha recogido muestras de los quesos para su análisis Al mismo tiempo, se ha informado sobre el
caso a las autoridades sanitarias y se han facilitado los informes y las analíticas pertinentes.

Oihan Txiki está en contacto directo con el Departamento de Salud del Gobierno Vasco para poner a su disposición toda la información sobre nuestros procesos industriales y controles de calidad. Asimismo, queremos trasladados las concreciones en relación con la existencia de esta bacteria. Los expertos inciden en el carácter excepcional de la intoxicación, subrayando que pocas veces las consecuencias son más graves que las producidas por una gastroenteritis. Aún así, como medida de precaución, tal y como ha aconsejado el Departamento de Salud, se recomienda que las personas que sepan que se trate de productos que se abstengan de consumir y en caso de haberlo hecho y de que se presenten sintomatología no habitual en un centro sanitario.

En adelante, seguiremos trabajando con las autoridades para asegurar la calidad e inocuidad de estos y de todos nuestros productos y no nos complaceremos por todos los pasos necesarios para garantizar la seguridad de nuestros consumidores.


Información Importante a tener en Cuenta:

  • La bacteria no está presente en los quesos curados. Puede estar en los quesos frescos debido a los porcentajes de humedad de este tipo de queso. En los quesos curados durante más de 60 días no es posible la existencia de esta bacteria. 
  • Se trata de un hecho inusual, el caso de Madrid ha sido excepcional. 
  • Todos los quesos están fuera del mercado.

Más información: Tel. 943 68 22 14

E-mail: oihantxiki@oihantxiki.com